XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urrezko pagamendua moztu egin izan beharko zatekeen orduan.

Gerra batek edo antzeko premia batek gobernua bortxa dezake maileguak eta dirua egitera, urre-erreserbek estaltzea espero den baino gehiago.

Berriro ere, urre-pagamenduaren promesa moztu egin beharko litzateke.

Kasu bietan, herria urre-estandarretik kanpo legoke.

Eta hori, traumatikoa litzateke.

Urre-estandarrak, bizitza erlatiboki laburreko epean, ospe handia lortu zuen.

Urrea begi onez ikusi izan da beti, eta zenbait garaitan eta lekutan oinarrizko dirua izan da, eta ez zilarra.

Bizantziarrek, mendeetan Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko merkatalgoa menperatu zutenek, urrea nahiago zuten oraindik, beren apaingarriek erakusten dutenez.

Baina ez zen 1867 arte gertatu, Europako Estatuak Parisera elkarrekin bildu, eta onartzea handik aurrera urrea izango zela kopuru gordailatuen eta txartel-zirkulazioaren kontrako erreserba eta herrien arteko pagamendu-bidea.

Sei urte beranduago abandonatu zuten Estatu Batuek zilarra, eztabaida handia sortuz.

Beraz, azken mendearen hirurogeietan eta hirurogeitamarretan datatzen da urre-estandar modernoa.

Lehen mundu-gerran moztu zen Europan, Estatu Batuei urrez pagatutako erosketa handiengatik; gerraren ondoren erabili zen berriro, eta Depresio Handian betiko abandonatu.

Gehienez, beraz, hirurogei-hirurogeitamar urtez iraun zuen.

Ameriketan, legez debekatua zegoen urrea edukitzea 1933tik 1975 arte.

Franklin Roosevelt presidentearen hastapenean onartu zen legea.

Zer dela eta? Dolarraren urre-edukina jaitsirik bait zen, prezioak altxatuko zirelako esperoan.

Bestela esanda, dolar-paper bati zegokion urrearen kopurua murriztu zen eta urre-ontza baten kontra jaulki zitekeen dolar-kopurua handitu.

Ekintza horrek urrea zuen jendeari dolarretan mozkin bat emango ziokeen are zehazkiago, erlatiboki banku-kopuru txikiari, hau da, urrerako beren papera edo kopuru gordailatuak ganbiatu dituzten gizabanakoei eta espekulatzaileei.

Roosevelt-ek, urrearen jabetza pribatua debekatuz, beren baloreak dolarrekiko ganbio-balore zaharraz ganbia zitzaten eskatu zien.

Legea 1975ean kendu zen.

Urre-estandarra Depresioaren garaian abandonatu zen.

Zergatik? Testuari jarraituz, jende gehiegi etorri zelako denbora berean bankuetara urre bila.